XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kirolaz. Foot-Ball

Gorenean partida haundia zen Bordelen, Frantziako xapelgoaren kondu: lehena bigarrenaren kontra, Marseilla eta Bordele.

Estadioa kokorreraino betea.

Jin dira beraz Marseillesak, Alain Giresse bordeles ohiarekin eta... zafraldi bat bildu dute 3-0 eremanez Bordelesek.

Hola, berriz lehen da Bordele eta Marseilla bigarren (45 eta 44 pondu).

Nola Tolosak galdu baitu (Metzen kontra, 2-0), heldu da Tolosak, hirugarren, ez duela 38 pondu baizik.

Azken Rennes (17 p.), azken aintzin Sochaux (22 p.) eta gero 18 garren R.C. Parisekoa.

Ikusia gal ari dira paristar bi ekipak.

Bestalde, Europako kopan Bordelek Leipzig alemanaren kontra galdu du (2-1) lehen partida.

Hamabostean Alemanian jokatu beharko errebanja bordelesek eta ez da aise izanen hor galduaren han arrapatzea.

Espainiakoan Bartzelona ez da gehiago lehen baina bai Español.

Euskaldunetan Donostiak Betis garaitu (2-1), Osasunak Las Palmas (4-0) bakoitza bere lurrean; eta Bilbok 1-1 egin du Cadizen.

Italiakoan Juventus Torinokoak A.S. Roma garaitu du 2-1.

Napoli da hor beti lehen baina igandean 3-0 galdurik Veronaren kontra, ez du bi pondu abantail baizik bigarrenarekin (Inter-Milan).

Txirrindulari

Bizikletariek Paris-Roubaix zuten gorenean.

Horren irabazle izan da Vanderarden belgikanoa.

Bigarren eta hirugarrena ere belgikanoak (Versluys eta Dhaenens).

Basket-Ball

Kopan ari ziren igande hontan mailik gorenean.

Orthezekoek aise ereman dute finala zortzigarreneko mail hori, Caen garaituz 83-66.

Finala laurdenetako kontrarioa berriz Lorient bretoina ukanen dute, hortik goiti bi mantxetan jokatuko: hori Lorienten dute lehena.